Mezuak

Errioxara, Kataluniara, Kantabriara eta Leonera ere zabalduko da Euskaltel

Irudia
Euskaltel ek mugak gainditu eta hedatzen jarraitu nahi du. Merkatu naturaletik atera eta bere inguruan zabaltzeari ekin nahi dio. Azken urteetan erosketa bidez hazi bada ere, orain inguruko lurraldeetara zabaltzen hasiko da. Argazkia: euskaltel.com webguneari esker Orange ren zuntza erabiltzeko hitzarmenari esker, 200.000 etxetara iritsiko da Leonen eta Kantabrian. Aurten bertan %4 eta %6 bitarteko merkatu kuota bereganatu nahi du bi merkatu horietan, eta %12ra iritsi nahi du 2022an. Errioxan, berriz, bere markarekin joango da Euskaltel, eta 85.000 etxetara iristeko helburua jarri dio bere buruari. Katalunian ere burua sartuko du telefono konpainiak, RACC aseguru etxearekin hitzarmena sinatu baitu. Taldeak aurreikusten du 2022an sarreren %8 eskuratuko dituela merkatu berri horietako bezeroengandik. Gainera, telekomunikazio konpainiak Orangerekin duen hitzarmenak aukera ematen dio etorkizunean hamar milioi etxetara iristeko. Gaur egun 800.000 bezero baino gehiago dit

Arkitektura eta ardoa nahasturik Baigorri upategian

Irudia
1997an eraiki zuten Baigorri upeltegia Iñaki Azpiazu arkitektoaren zuzendaritzapean. Mahastiek inguratutako eskenatoki paregabean ekoizten dute kalitate eta izaera handiko ardoa. Ardoa egiteko erabiltzen duten mahatsa beraien mahasti propioetatik ateratzen dute eta, ondoren, kontrol prozesu zorrotza jarraitzen du. Gainera, aukeraketa eta bibrazio mahai batetik pasatzeak eta tobera eta bonba ez erabiltzeak kalitate handiko ardoa ekoizten du. Upeltegi honetako aliati handiena grabitatea da. Argazkia: bodegasbaigorri.com webguneari esker Upeltegia asteartetik larunbatera bisita daiteke, 11:00etatik 13:30etara eta aurretiaz ordua eskatuz. Bisita horretan kupelak eta mahastiak ikus daitezke aldi berean. Bideoa: Baigorri upategiko orrialdeari esker

Lau urteko ume bat harrapatu du auto batek Murillon

Irudia
Lau urteko haur bat zauritu zen igande eguerdian Errioxako Murillo udalerriko Jubera etorbidean,  auto batek harrapatu ostean. Jolaslekuaren alboan eman zen ezbeharra eta gertatutakoaren inguruan neurriak hartzen dabiltza Murilloko udaleko kideak. Argazkia: Murilloderioleza.org orrialdeari esker SOS deiek adierazi dutenez, bertako bidaiari batek eman zuen abisua eguerdiko ordu bata aldean. Abisua eman eta berehala larrialdi zerbitzuetako kideak eta guardia zibila bertaratu ziren. Haurra Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dute. Argazkia: EuropaPress -eko Twitter kontuari esker

Frantsesa ikasten. Oinarrizko ikastaroa 4/41. Frantsesez erantzuten

Irudia
  Frantseseko ikastaroko laugarren atala dugu hau. Honetan, CornerFrenchBistro erabiltzaileak frantseseko lau esaldi erabilgarrienak zeintzuk diren eta nola idazten diren azaldu digu.

IFTTT, Facebook Google Drive

Irudia
IFTTT aplikazioaren bitartez Facebookeko argazkiak Google Drive aplikazioarekin lotzeko aukera dago.  Horretarako, lehenik eta behin, IFTTT aplikazioaren webgunean sartu beharra dago. Bertan, kanala aukeratzeko eskatzen dizunean Facebook idatzi eta bere ikurrean sakatu. Argazkian ikus daitekeen moduan. Barruan zaudela, beherarte bota eta amaieran "Choose Action Channel" atalean Google Drive idatzi beharra dago eta bere ikurraren gainean sakatu. Hori egin ostean, "Connect" botoiari eman eta webguneari baimena eman ostean, Drive konektatuta dagoela adieraziko digu. Hurrengo urratsarekin jarraituz, beherarte bota eta "Create Action"-eri sakatu eta segidan, "Create Recipe"-ri eman. Pauso guztiak bete eta Facebook eko post guztiak Google Driven gordeko dira automatikoki. 

Arabarte, ardoa egitearen artea

Irudia
Arabarte Upeltegiak sozietate mugatuko enpresa 1990ean sortu zen, jatorria lehenagokoa bada ere. Bazkideek beren ardoa izen propioarekin ezagutzera eman nahi zutelako sortu zuten enpresa eta sekulako arrakasta lortu dute.  Argazkia: arabarte.es webguneari esker Hasieran, beraien ardoa albo herrietako goi mailako upategietan saltzen zuten. Hala ere, urte batzuk beranduago, aurrerapausoa eman eta beraien ardo propioa komertzializatzen hastea erabaki zuten ARABARTE izenarekin. Lehenengo pausoak Samaniegoko upategi batean eman zituzten, gaur egungo upeltegia kokatuta dagoen lekutik bi kilometro eskasera. Beraien ardoek izan zuten harrera onaren aurrean, 2004ko urtarrilean Arabarteren eraikin berria inauguratu zuten Eskuernagan . Leku bakarrean berrikuntza, originaltasuna, tradizioa eta historia uztartzen dira. 42 hektarea mahasti ditu eta sistema tradizionalari teknologia berriak batuta, berotze karbonikoa kasu, Arabarte upeltegiek ardo oso gazteak, onduak, erreserbak, err

Gauean argazki onak ateratzeko trikimailuak

Irudia
Gauean argazki onak ateratzeko trikimailuak erakutsi dizkigute Lumina Nocte taldeko kideek. Cesar Dominguez eta Aitor Abadiaren zaletasuna da gaueko argazkilaritza. Bideoa: eitb.eus webguneari esker